1. |
Letra zopa
01:28
|
|||
Gorrotatzen ditut iragarpenak
euria, eguzkia, hotza edo beroa
hamarra, berdin zeroa
Bidegurutze bat, hamaika irteera
lokatza, harea, harria, asfaltoa
bizkor ala mantso
zein zure gomendioa?
Hizkiz lepo letra zopa
ur handitan nago itota
|
||||
2. |
+274,1K
01:54
|
|||
Urrunetik datorren kea
itoko gaituen airea
Urrunetik datorren kea
bertokoa al da hobea?
Urrunetik datorren kea
jakin barik sutan etxea
Nomaden errespetu harremana
oreka oinarritzat zuena
lur jabetzak, ustiapen basatiak
amalurra bortxatua
Desertu itoa
itsaso lehortua
Ulertzen dut, ikusten dut
ondorioak nabari ditut
ardura ezak, ekintza ezak
amalurra bortxatua
|
||||
3. |
Berun hauskorra
02:18
|
|||
Erloju orratzen kontrako norantzan!
Goroldio hila zakarrontzietan
arraina itotzen vodka txupitoan
heroina errea haurtzaindegietan
Berunezko momentu hauskorrak
igande iluntzeetan
eta igande iluntze
diren astearteetan
Ta laino puta horri zerbaiten antza
hartu nahian nagoen honetan
urtzen nauen tsunami azidoa naiz
ta ez dakit zer egin
Ke artean mututu
edo zuri deitu
Ez dakit, ez dakit zer egin
|
||||
4. |
Plazer tantak
02:38
|
|||
Gozamena
besterik ez naiz
zirraraz
bildutako gorputza
plazer tantazko
putzua
epela
umela
tximeletak
dantzan dituen
sabela
(Ekhine Eizagirre. Alde erantzira nabil. 2016)
|
||||
5. |
HGBD
00:56
|
|||
Mundua sutan
ikusterakoan
irribarrea margozten zaigu:
Kea, kaosa, kristal festa.
Banketxeak erraustuta.
Poliziak zerraldo.
Agintariak eskegita.
Hau gerra bat da!
|
||||
6. |
||||
Ezagutzen al dituzu zure pribilegioak?
Guztiak norbaiten zapalkuntzak emanak
Botere harremanak, kapitalismoarenak
Ez ditugu ikusiko
Altaretik jaisten ez bagara
Zaila da!
Sistemaren filtro latza
Pobrea ala aberatsa
Sistemaren filtro latza
Genero, klase, arraza
Aztertu, zalantzan jarri, oinarriak berrezarri!
|
Streaming and Download help
If you like haatik, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp